2011-07-10. Sanferminak Iruñean. Proposamenak

2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

Eguneko egitaraua

08:00. Zezenen laugarren entzierroa.

11:00. Eraztun lehiaketa zezenen plazan.

12:30. Herri musika. Basotxoa. Celemin taldearekin.

13:00. Musika bandak, Gurutzeko plazan: Ribaforadako musika banda.

17:30. Plazako zaldunen, mandakoen eta musika bandaren desfilea, udaletxetik zezen plazaraino.

18:00. Rodezno Kondearen plazan, haurrentzako emanaldiak. Jota erronda. Lizarrako jota eskola, Txapitela kalean.

18:30. Zezen feriaren laugarren zezenketa, zezen plazan.

20:00. Dantzaldia, Gurutzeko plazan. Carisma orkestra. 22:00ak arte.

20:00. Hesian taldearen kontzertua Herriko – Arranon.

20:30. Gazte dantzaldia, Sarasaten. Poker orkestra.

21:00. Hemengo musika Gazteluko plazan. Dantzaldia, txistulari eta gaiteroekin. Paseoan, kale animazioa: Piratas Isla Malpica.

22:00. Zezen suzkoa Santiago plazan.

23:00. Su festa izango da Ziudadela parkean. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren bosgarren bilduma. Su etxea: Italiatik etorritako Parente Fireworks.

00:00. Dantzaldia, Antoniutti parkean. Impacto Show orkestra.

00:30. Burgoen plazan, McCoy Tyner Quartet with Gary Bartz.

00:30. Kontzertua: Los Pistatxos Bullicion.


Piratek hartuko dute Karlos III.a etorbidea

Zaragozako (Espainia) Artea konpainiaren eskutik, pirata talde batek hartuko du gaur Iruñea, itsasontziarekin eta guzti. Karlos III.a etorbideko giroa berotzen ariko dira, gaueko 21:00etatik aurrera. Antzerkia, akrobaziak eta piroteknia nahasten ditu piraten ikuskizunak. Ikusleen parte hartzea funtsezkoa izanen da, gainera, eta karrikan bat eginen duen jendearen laguntza lortzen saiatuko dira piratak.

'Berria.info'-k webgune berezia du Iruñeko sanferminei buruz, helbide honetan:

www.berria.info/ sanferminak11


Jendea erretzen ari da tabernetan, baina gutxi

TABAKOA. Iruñeko bestak hasi aurretik, iruindarren artean galdera bat zegoen airean: jendeak errespetatuko al du sanferminetan erretzeko debekua? Erantzuna ezezkoa da, baina ez ezezko borobila. Bestak martxan dira, eta bada tabernetan erretzen ari den jendea. Hala ere, anitzek espero zuten baino jende gehiago ari da debekua errespetatzen. Horixe erran dute Nafarroako Ostalarien Elkartetik.


Konpartsen ibilbidea

09:30etik aurrera Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa aterako da autobus geltokitik. Bakearen plazatik, Tutera, Zaragozako etorbidetik, Leire eta Amaia kaletik igaroko dira. Ondoren, Escolapiosetik pasa eta Foruen plazara iritsi arte. Autobus geltokian bukatuko da.


Euskal egitaraua

13:00. Txistularien 52. alardea, Taconera parkean.

14:30. Emakumeen bertso bazkaria, Bodegikan.

15:00. Atun jana, Antsoleaga kalean.

19:30. Herri dantzaldia, San Frantzisko plazan.

23:30. Txarrena taldearen kontzertua, Foruen plazan.


Eguraldia

GAUR

Eguzkia eta hodeiak.

Max.: 26. Min.: 15.

BIHAR

Eguzkia eta hodeiak.

Max.: 30. Min.: 15.


Fermin line

Bihar, 11:59ean, Burrunda txikia egingo dute; 23:59ean, Burrunba izango da, Casa Marcelianotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.