Getariako bidean, Donibane Lohizuneko Akotze auzoan dago Donibane-Ziburuko gaztetxea. Han biltzen dira Donibane Lohizuneko eta Ziburuko gazteak 1989. urtetik. Handik gertu dute Lafitenia hondartza, eta, gaztetxearen 21. urteurrena ospatzeko, jaialdi berezi bat prestatu dute gaurko.
Egitaraua 14:00ak aldera hasiko da. Aperitiboa eginen dute, Ghep taldearen laguntzarekin. Ondoren, petanka txapelketa, pilota partidak eta Infernuko Igoera izanen dira.
Kontzertuak, berriz, 19:30ean hasiko dira. Quaaludes Church taldeak joko du, hasteko. Gero, DJ CaptainFlirtek hartuko du erreleboa. The Loockers taldearen ostean, Orange Macadamen txanda iritsiko da.
Capsula taldea izango da talde gonbidatuetako bat; 1997. urtean Argentinan sortutako talde horrek Bilbon du orain egoitza.Martin Guevara, Coni Duchess eta Ignacio Villarejo dira taldeko kideak. Rock indiea eta garage estiloa uztartzen dituzte euren doinuetan. In The Land Of Silver Souls da haien azken lana, John Agnellok AEBetan ekoitzia, iazko udaberrian.
Jaialdia amaitzeko, Ziburuko Panda Valium & Polygorn taldeak joko du.
DONIBANE-ZIBURUKO GAZTETXEAREN URTEURRENA
Noiz. Gaur izango da, 14:00etan.
Non. Donibane Lohizuneko gaztetxean (Lapurdi).
21 urtez gaztetxea biziberrituz
Quaaludes Church, The Lookers, Orange Macadam eta Capsula Donibane Lohizunen ariko dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu