Asteburuko proposamenak

25 urtez Bilbo euskalduntzen

Bilbo. Hau Pittu Hau eguna egingo dute larunbatean Bilboko 7 Katu gaztetxean, urteurrena ospatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Bilboko Aste Nagusia euskalduntzeko asmoz sortu zen Hau Pittu Hau konpartsa, duela 25 urte. Gaur egun, Aste Nagusia ez ezik, Bilbon egiten diren beste jaiak euskalduntzeko ahaleginetan ere ari da. 25. urteurrena ospatzeko, festa erraldoia egingo dute larunbatean Bilboko 7 Katu gaztetxean, 25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean.

Goizean, ekitaldi gehienak Bilboko Zazpikaleetan izango dira: trikiti kalejira, garagardo dastatzea eta lehiaketa... Haurrentzako papiroflexia tailerra ere egingo dute, baina hori 7 Katu gaztetxean izango da.

Eguerdian, 15:00etan, bazkaltzeko elkartuko dira, gaztetxean bertan. Bazkarira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, [email protected] helbidean edo 644-2051 12 telefonoan.

Eguneko ekitaldi handia gauean izango da, 20:30ean: Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza bertsolariekin bertso saioa egongo da, eta Endika 121en laguntza izango dute. Bertsoekin bukatu ostean, Hau Pittu Hauren kanta berria aurkeztuko dute. Gauak, hala ere, luze joko du, eta giro aparta izango dela espero dute antolatzaileek. Endika 121ek jarritako musikarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Larunbata iritsi aurretik, ordea, izango da ekitaldirik. Bihar,Euskaraz bizikleta martxa egingo dute, Arriagatik abiatuta, arratsaldeko seitan. Bilboko bidegorrietan ibilbidea egingo dute.

HAU PITTU HAU EGUNA

Non. Bilboko 7 Katu gaztetxean.

Noiz. Larunbatean.

Informazio gehiago. www.haupittuhau.org helbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.