Barakaldoko BECen bildu ziren bertsozaleez gain, milaka eta mailaka lagunek jarritu zuten telebistaz Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Gozeko emanaldiak %10,8ko ikusle kuota lortu zuen —euskaldunen artean, %24,9koa—. 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta eragin eremuan.
Arratsaldeko emanaldiak %8,8ko ikusle kuota lortu zuen —euskaldunen artean %20ko kuota—. Audientzia metatua 282.000 ikus-entzulekoa izan zen.
Duela lau urte, goizeko saioa 143.000 lagunek ikusi zuten uneren batean, eta arratsaldekoaren audientzia metatua 281.000 lagunekoa izan zen —aurtengoa baino mila ikusile gutxiago, alegia—.
Milaka bertsozalek irratiz eta Internet bidez ere jarraitu zuten igandeko finala.
ETB1ek igandean batez beste %5,7ko ikusle kuota izan zuen —azaro osoko batez bestekoa %2,1ekoa izan zen—.