Gerizpean
36 lehiakide paperezko soinekoen txapelketan
GUEÑES. Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa egin zuten larunbatean Arenatz parkean. Haurren kategorian, Mari Lolo Ruizek eskuratu zuen lehenengo postua, Bichito diseinuarekin. Helduen kategorian, berriz, Balmasedako Arte Plastikoen Akademiak irabazi zuen, Paumaren ametsa soinekoarekin. Ohi baino parte hartzaile gehiago izan ditu lehiaketak, 36 guztira. Parte hartzaileen jatorria urtez urte txapelketa hartzen ari den garrantziaren erakusgarri da, Euskal Herritik ez ezik Herrialde Katalanetatik eta Galiziatik ere etorri baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu