KOMUNIKAZIOA

39.000 ikusle izan zituen 'Eskamak kentzen' telesailaren lehen atalak

%4,3ko ikusle kuota izan zuen. Kontserba lantegi batean girotutako komedia bat da. Aktore protagonisten artean daude Barbara Goenaga, Loli Astoreka, Elena Irureta, Itziar Aizpuru, Karmele Larrinaga eta Itziar Atienza.

2016ko otsailaren 24a
08:40
Entzun

K2000 eta La Competencia Producciones ekoizpen etxeek sortu dute Eskamak kentzen telesaila, Iñigo Lezertua gidoilariaren ideia batean oinarriturik. Mutrikukoa (Gipuzkoa) da Lezertua, eta kostaldeko herri horretan grabatu dituzte  eszena asko.

Asteartean eman zuen ETB1ek lehen atala, eta 39.000 ikusle izan zituen; %4,3ko ikusle kuota. Konparaziorako: ETB1ek %2,1eko ikusle kuota izan zuen urtarrilean, hiru hamarren gehiago abenduan baino.

Telesail berria astearte gauetan emango du ETB1ek, 22:00etan. Bigarren emanaldia ere izango du atal bakoitzak, igandean, 21:30ean —Herri txiki, infernu handi-ren aurretik—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.