Abian da Euskal Encounter, euskara eta trukea bultzatzeko

Urdaibain Ud4kamp ospatuko dute igandea arte, teknologia berriak eta konpromiso soziala uztartuz

Donostia
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Euskal Encounterrek 20. aldia du aurten. Bilboko BECen egiten den jaialdiak Be social leloa du, eta ideien trukea bultzatzen du. Igandera arte ateak zabalik egongo dira.

Azpiegitura handia prestatu dute, eta 4.000 ordenagailutik gora daude. 6.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte, etaBECera joaten direnek 20 Gb-ko konexio ahalmenaz gozatuko dute.

Hiru eremu bereizi dituzte: Opengunea, Gamegunea eta Euskal Partya. Opengunea berrikuntza izan da, eta jendearentzako zabalik egongo da, Euskal Encounterretik kanpo baitago. Gamegunean bideo jokoen txapelketak egingo dituzte. Hamabost herrialdetako 24 taldek parte hartzen dute. Euskal Partyn arte digitala lantzen duen txapelketa antolatu dute. Horrez gain, euskara sustatzeko, Euskal Tweetron jarri dute martxan, euskarazko tweet bakoitzak krispeta makina martxan jarriko du.

'Hacker' etika, Bermeon

Ud4kamp elkarretaratzean, teknologia berriak eta konpromiso soziala uztartuko dituzte, Urdaibain (Bizkaia), gaurtik hasi eta igandera arte.

Elkarretaratze irekia da, autogestionatua, eta ideia tekniko, sozial, komertzial eta politikoak trukatuko dituzte. Ezer ere ez da faltako: argia, Internet, janaria, eta aisialdirako ekintzak ere prestatu dituzte, tailerrak eta kontzertuak barne. Eduki askeko 50 GB eta 20 ekitaldi baino gehiago izango dira; 50 pertsonatik gora lanean egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.