Euskara

AC/DCren euskarazko bertsio indartsua egin dute 'Late Motiv' saioan

Luis Mari Moreno musikari beteranoak abestu du, talde australiarraren 'Back in Black' doinuarekin.

Edu Lartzanguren.
2021eko apirilaren 15a
10:54
Entzun

Andreu Buenafuente aurkezleak errieta egin zien aurrekoan Late Motiv saioan zuzenean jotzen duen taldeari. Beti antzeko gauza jotzen zutela leporatu zien.

Orduan, erronka onartu, eta zeozer berri egiteko prestatu ziren Pablo Novoa eta Pirata musikariak. Kapera buruan jarri, eta AC/DC talde australiarraren Back in black kantuaren lehenengo riff-ak aireratu zituzten. Baina Piratak mikroa hartu eta lehen hitzak abesteari ekin zionean heldu zen ustekabea: euskarazko bertsioa egiten ari ziren.

Pirata Luis Mari Moreno errenteriarraren (Gipuzkoa) ezizena da. Musikari beteranoa da, eta, besteak beste, Blues Thorpes eta LosDelGas taldeetan ibili da.

Lehen ere, taularatu dituzte euskarazko kantak saio horretan: Olatz Salvador eta Iñaki Salvador gonbidatu zituzten Euskararen Nazioarteko Egunean, eta Ez garen gu pieza jo zuten zuzenean.

Duela urte batzuk, 2015ean, Eneko Dorronsoro eta Xabier Arakama soinujoleek AC/DCren Thunderstruck abestiaren bertsioa jo zuten Oñatiko Trikiti Jaialdian. Hitzik gabe, halere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.