Komunikazioa
'ADN' egunkariak atzo atera zuen azken zenbakia
PRENTSA. Planeta taldeko ADN doako egunkaria itxi egin behar izan dute, arazo ekonomikoengatik. Urrian ADN Plus izenburupean proiektua biziberritzeko ahalegina egin zuten, baina azkeneko hiruhilekoan %20 jaitsi da egunkariaren publizitatea. Itxieraren ostean, 60 langile joango dira kalera. Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Malagan, Sevillan, Palman, Zaragozan eta Bilbon banatzen zen gaur egun. Bere garaian kalitatezko doako prentsaren aldeko hautua egin zuen Planetak, eta egunean bi edizio zituen: goizekoa eta arratsaldekoa. 2009. urtean, Metro doako egunkaria itxi zuten. 20 Minutos eta Qué! doakoek jarraitzen dute, baina zailtasunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu