AEBetan aurkitutako onddo hiltzaileak ez du eraginik Europako saguzarretan

2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
AEBetan 2006. urtetik aurrera sei milioi saguzar inguru akabatu ditu Geomyces destructans onddoak. Sudur zuriaren sindromea deitzen zaio onddoak sortutako gaixotasunari. Saguzarren sudurra zuritzen du onddoak, hortik sindromearen izena. Horrez gain, ezohiko portaera sorrarazten die animaliei lozorroan daudenean. Neguan esnatu egiten dira, eta lozorrorako gordeak dituzten koipeak ahitzen dituzte. Ondorioz, gosez eta hotzez hiltzen dira ehizara ateratzen direnean. Adituek azaldu dutenez, horrenbeste saguzarren hilda, horien janari diren intsektuak nabarmen ugarituko dira. Europan ere aurkitu dute AEBetan milioka saguzarren heriotza ekarri duen onddoa. Zorionez, baina, Europan aurkitutako onddoak beste aldaera genetiko bat du, eta oraingoz ez da hilgarria suertatu saguzarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.