AEBetara lanera joandako euskal artzainak omenduko dituzte Iruñean
Immigrazioak hori du: berez urrun dauden bi leku geografiko batzen ditu. Hori gertatu da AEBetara lanera joandako euskal artzainekin ere. Bi ertz dituzte haiei eskainitako egitasmoek. Omenaldia prestatu diete Iruñean Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak. Irailaren 15ean izango da festa, baina hitzaldiak eta erakusketak ere egingo dituzte aurrez. Beren herrietako ekonomia eta kultura biziberritzen laguntzeko egindako lana aitortzea da xedea, atzo egindako aurkezpenean esandakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu