Afrikako emakumeei buruz 'En Portada' saioan

Ruandara, Ugandara eta Kenyara bidaiatuko dute 'Africanas: el corazón de la vida' erreportajean

Erredakzioa
2007ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
La lucha de las mujeres sailaren barnean, Afrikako emakumearen egoera eta rola erakutsiko dituzte La2eko En Portada saioan, 23:15ean, Africanas: el corazón de la vida erreportajean.

Afrikako herrialde gehienetako gizarteetan, emakumea da bizkarrezurra. Nekazaritzan lan egiten dute, merkatuetan saltzen dute, etxea zaindu, haurrak hezi eta adinekoez arduratzen dira. Hala eta guztiz ere, emakumeak dira eskubide gutxien dutenak, eta, gainera, gatazketan kaltetuenak izaten dira.

Halere, kontinente horretan gauzak aldatzen ari direla sumatu du En portada taldeko lan taldeak. Hainbat emakume «bidegabekeriaren aurka» altxatu direla diote. Elkartuz gero errazago egin dezaketela aurrera konturatu omen dira. Batez ere, «hiesaren arazoan, gerran eta tradizioen inguruan».



ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK. Beren komunitateei aurre egiten saiatu diren emakume txiroekin elkartu dira erreportariak. Alargun gelditu ondoren beste gizon batekin ezkontzera behartu nahi dituzten arren, emakume batzuk ez daude hori onartzeko prest. Emakume gazteagoei informazioa eman eta heziketa jaso nahi duten emakumeak dira.

Ruandaren kasuan, hutu eta tutsien arteko gatazka konpontzeko emakumeek boteretik egiten duten lanaren lekuko izan dira. Legebiltzarrean daudenek gainerako emakumeen ongizatea lortzeko politika sozialak bultzatzen dituztela azalduko dute Africanas: el corazón de la vida lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.