Afrikarrak ez direla zuhaitzetan bizi erakusteko xedez

2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Afrikako instrumentu tradizionalen soinuek loratu African Revolution diskoaren bidez, Afrikako reggae tipikoa aurkezteko gogoz dator gaur Boli Kostako Tiken Jah Fakoly. Mezu aldetik, segitzen du beti justizia eta duintasun gose. Argi du «kantu batek ezin duela borroka eraman herritarren ordez, baina balio du informatzeko eta kontzientziak iratzartzeko». Eta ez da guti.Bai afrikarrei eta bai europarrei begira. Hemen duen arrakasta erabili nahi du, preseski; besteak beste, afrikarrak ez direla «zuhaitzetan bizi diren batzuk» azaltzeko. «Ez da hain aspaldi esklabotza eta kolonialismotik askatu garela. Denbora kontu bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.