Jaien hasieran bezala, jaien bukaeran ere Marijaia izango da protagonista. Joan den larunbatean Arriagako balkoira atera zenetik bizi laburra izan du Bilboko jaietako pertsonaia ospetsuak. Gaur gauean erreko dute Bilboko itsasadarrean. Horretarako, ekitaldi berezia prestatu dute.
Hirugarren urtez jarraian, Marijaiak katamaranean zeharkatuko du Bilboko itsasadarra. Haren ondoan izango dira, baina beste ontzi batean, Kirmen Uribe pregoilaria eta Patricia Lezama txupinera.
Ekitaldia 22:05ean hasiko da, eta 25 minutu inguru iraungo du. Mesedeetako zubitik abiatuko dira ontziak. Txosnetara hurbiltzean, hango argiak itzali egingo dira, eta argi kanoi batek agituko du Marijaia. Udaletxeko zubira bidean, su bide batek zabalduko dio bidea Bilboko erreginari.
Udaletxeko zubia zeharkatu ondoren,agur esateko garaia iritsiko da. Kimen Uribek azken bertsoa botako du, eta, ondoren, txupinerak su emango dio Marijaiari. Shanti Basaurik egindako kantua entzungo da orduan.
Behin Marijaia erre ondoren, su festa eskainiko du Zaragozako Zaragozana su etxeak, 22:30ean, hain zuzen ere. Ekitaldi horiekin bukatuko da aurtengo Bilboko Aste Nagusia.
Bilboko Aste Nagusia
'Agur Marijaia' ekitaldiarekin bukatuko dira festak
Gaur gauean Bilboko itsasadarrean erreko dute Marijaia, Aste Nagusiari amaiera emanez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu