AHOLKUAK

2020ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Egoera aztertu. Lehenbizi, ikusi ateratzeko aukerarik dagoenetz. Gidatzea arriskutsua izan daiteke.
Autoa prestatu. Neguko gurpilak edo kateak behar dira. Horretaz gainera, eraman pala bat, manta bat, erregaia, sakelakoa...
Zeure burua prestatu. Arropa egokia jantzi: berokia, elurretan ibiltzeko oinetakoak...
Ez oztopatu bidea. Autoa ezin da nonahi utzi: bideak garbi utzi behar dira. Ziurtatu ez duzula beste biderik edo bidexkarik oztopatzen.
Bueltan pentsatu. Autora itzultzean sartutako tokitik ezin dela atera ohartu zaitezke.
Garai egokia aukeratu. Elurra ari duenean ez hartu autoa, hori da garairik makurrena. Biharamunean edo bi egunen buruan, seguruenik, elurrak han jarraituko du.
Zentzuz jokatu. Elurra polita da, baina arriskutsua ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.