Aiako landare berezien azokak 49 mintegi bilduko ditu asteburuan

2012ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Mundu osoko landareak erosteko aukera egongo da asteburu honetan Aian (Gipuzkoa). Landare Berezien Azoka antolatu dute, eta aurten 49 mintegik parte hartuko dute. Landare ezezagunak jarriko dituzte dira salgai. Saltoki arruntetan lortzea zailak izaten dira, bai erabilpenik gabe geratu direlako, bai hedapen zaila dutelako. Aiako azokan aurkezten dira beste lekuetan merkaturatu aurreko landare asko. Iturrarango Lorategi Botanikoan egingo dute merkatua, eta 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita. Sarrerak hiru euro balio du; 12 urte baino gutxiago dituzten haurrak doan sartu ahal izango dira. Landare saltokiez gain, jan eta edateko eta bertako produktuak erosteko aukera egongo da, eta haurrek jolasteko gunea izango dute. Aurten hamar urte bete ditu azokak, eta ekintza osagarriak antolatu dituzte Aiako plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.