Ser irratiko Hoy por Hoy irratsaioa Bilbon egingo dute gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Carles Francinok aurkezten duen programan,konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentziak sortutako erreakzioak jasoko dituzte. Horretarako, Francinok BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi eta El Correo-ko zuzendari Juan Carlos Martinez izango ditu alboan. Hasteko hiru politikarirekin egingo dute eztabaida: Josu Erkoreka (EAJ), Leopoldo Barreda (PP) eta Odon Elorza (PSE). Ondoren, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea eta Jone Goirizelaia abokatua izango dira. Halaber, Josu Puelles —ETAk hildako Eduardo Puelles ertzainaren anaia— eta Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziaren hitzak jasoko dituzte.
'Hora 25' saioa, Aietetik
Iluntzean, Angels Barcelok Donostiako Aiete jauregian egingo du Hora 25 irratsaioa. Gonbidatuak honako hauek dira:Imanol Zubero, Jonan Fernandez, Iñaki Subijana, Unai Elorriaga, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza. 22:00etan, Rodolfo Ares eta Borja Semperrekin hitz egingo dute.
Komunikazioa
Aieteko konferentziaz ariko dira gaur Ser irratian, Bilbo eta Donostiatik
Josu Erkoreka, Odon Elorza, Leopoldo Barreda, Paul Rios eta Jone Goirizelaia gonbidatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu