'Aizu!'-k zenbaki berezia prestatu du 40. urteurrena ospatzeko
Aizu! aldizkariak urtarrilean hasi zituen 40. urteurreneko ospakizunak, baina Durangoko Azokan ere izango dute zer ospatu. Urteurrenaren harira, euskara ikasleentzat propio argitaratzen den aldizkariak zenbaki berezia prestatu du. 462. zenbakia izango da, eta, hartan, aldizkariarentzat aritutako irudigile eta artistek egindako zorion postalak jasoko dituzte; aldizkariari berari egindako elkarrizketa bat irakurri ahalko da, eta irakurleen eta ikasleen iritziak bilduko dituzte. Gainera, irakurleei esker ona adierazteko, lehiaketa berezi bat eta opariak prestatu dituzte; Ez da hain fazila atalak hogei orrialde izango ditu, denbora-pasa eta ariketa ugarirekin. Azokan bertan, Goienkale 23 postuan, aldizkaria erosi eta harpidetza egin ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu