Aktoreak, bertatik bertara

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia abiatuko dute gaur, Donostian, taberna eta jatetxeak agerleku bihurtzeko

El Gran Dimitrik «mugagabeko txatxukeriari» omenaldia egiten dio gaur antzeztuko duen lanean. BERRIA.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Ikuslea ez badoa antzerkira, eraman antzerkia ikusleari. Helburu horrekin hasiko dute gaur, Donostian, 23. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia. Hamar ikuskizun 24 taberna, jatetxe edo bestelako areto txikitan taularatuko dituzte, maiatzaren 18ra arte.

Gaur, 20:00etan, El Gran Dimitrik Great circus show: un homenaje a la idiotez infinita ikuskizuna taularatuko du Lau tabernan (Osasun Iturri 4, Amara).

Datozen egunotan, Oihan Vegaren Euskararen Espektakulue bakarrizketa ikusi ahalko da. Igandean, 20:00etan, Apitxin tabernan arituko da (Loiolako Erriberak).

Ion Martinezen Mil a zien: baietz parrez lehertu umore saioa dago egitarauan; saio bat egingo du.

Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa beteranoek Kokakola eta barea antzezlana taularatuko dute.

Markesa Loukost absurdoaren antzerki ikuskizuna eskainiko du Seiiru taldeak.

Las XL bikoteak, berriz, maitasun erromantikoaren kritika egingo du Abandónate mucho: bienvenidxs a la coñocracia piezarekin. Horrez gain, Las Torpedolevel (Extrañísimos lana), Jon Zabal (Pensamientos encontrados), Pepin Tre (Verdades como puños) eta Gorka Aginagalde (El regrueso de Patxi) arituko dira jaialdian.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Lau tabernan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.