Sagardoa

Alberto Iñurrategik zabalduko du txotx garaia

Urtarrilaren 15ean egingo dute hasierako ekitaldia, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.

Alberto Iñurrategi mendizalea. JON URBE / ARGAZKI PRES
2018ko urtarrilaren 2a
16:08
Entzun

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 25. aldiz egingo dute, aurten, Sagardo Berriaren Eguna, txotx garaiari hasiera emateko. Alberto Iñurrategi eskalatzailea eta mendizalea izango da aurtengo gonbidatua; hark irekiko du lehen upela Gurutzeta sagardotegian (Gipuzkoa), "gure sagardo berria" oihuarekin. 25. urtea denez, aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk ere izango dira aurtengo ekitaldian.

Sagardotegiko ekitaldia baino lehen, Sagardoetxeko sagastian sagarrondo bat landatuko du Iñurrategik, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena irudikatuz. Sagardoetxean bertan egingo duten ekitaldian, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du Zorione Etxezarraga Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakariak; harekin batera izango dira Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak.

Iaz, Eneko Atxa Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko (Bizkaia) sukaldariak ireki zuen txotx garaia; eta 2016an, Aritz Aranburu surflariak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.