Amaiurtik (Nafarroa) abiatu zen euskal selekzioaren aldeko mendi martxa, eta ibiltariek bide erdia baino gehiago egin dute jada. Gelditzen zaien bidea bukatu aurretik, ordea, Oiartzungo (Gipuzkoa) xanisteban jaiekin bat egin, eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapen eguna ospatu zutenatzo.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) aurreko urteetako mendi martxetan hainbat ekitaldi antolatu zituen atseden egunean. Aurten, ordea, ibilbidea Oiartzundik pasa eta bertako jaiak direla aprobetxatuz, jada antolatuta zeuden ekitaldietan parte hartu eta ofizialtasunaren aldarria present egotea adostu zuten.
Antolatutako kirol jarduera gehienetan parte hartzaileek euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzen duten kamisetak izan zituzten soinean. Mendi martxako ibiltariek ere, atseden eguna izan arren, hainbat ekitalditan parte hartu zuten.
Gainera, Oiartzungo Udalak euskal selekzioaren aldeko monolitoa inauguratu zuen Elorsoro kiroldegian.
Aiora Perez San Roman Oiartzungo alkatea eta Ixiar Arratibel ESAITeko lehendakaria bertan izan ziren. Txalaparta, dantzari eta bertsolariek ekitaldian parte hartu zuten.
Gaur, Oiartzundik Goizuetarako (Nafarroa) ibilaldia egingo du mendi martxak. Etzi bukatuko da aurtengo ibilbidea, Lizartzan (Gipuzkoa).
Gerizpean. Uda-pasa
Aldarrikapen eguna
Oiartzungo jaiekin bat, euskal selekzioaren aldeko mendi martxak aldarrikapen eguna ospatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu