Begiz hartutako festa. Gari Garaialde
Alde ilunaren tentazioa
Salbuespena delako maite du 2007ko uztailaren 6ko argazki hau Gari Garaialde argazkilariak. «Sanferminetan, argazki gehienetan jende asko azaldu ohi da. Irudian ageri den hirukoteaz gain, argazkia ateratzeko unean bazegoen jende gehiago ere haien inguruan, baina eraikin artetik kalera sartzen den argi estu horri esker bakartuta ageri dira, eta horixe gustatzen zait. Hori, eta haien keinu eta jarreran igartzen den San Fermin giroa ere bai». Hain zuzen ere, kaleko giro hori du gustuko Garaialdek. «Ikaragarria da festetan kalean dagoen materiala, eta, gainera, jendeak ez dizu kasu handirik egiten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu