Alde zaharrekoak, eta harro

Gasteizen historiaz zamatuen dagoen auzoko biztanleek jaialdi bat antolatu dute, eta ospatzen ari dira

Erredakzioa
2011ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Gasteizko alde zaharreko biztanleak auzoaz harro daude, eta, erakusteko, jaialdi bat antolatu eta ospatzen ari dira egunotan. Jaialdiak gaur eta bihar emango du bere onena, mota guztietako eta adin orotarako ekitaldiekin.

Herritarren ekimena da, eta haiek egin dute antolakuntza lan ia guztia. Auzolagunen batzarrak eta auzoko herri mugimenduak izan dira protagonista, eta ehun taberna zein denda txikik laguntza eman dute. Jaialdian, agertokira igotzen ari diren guztiak musu truk ari dira lanean.

Gaur, kaleak girotuko dituzte 11:00etatik aurrera, Hala Bedi irratikoek Etxauri plazatik zuzeneko emanaldia egiten duten bitartean. 18:00etan, zaharrenek auzoaren historia azalduko dute, bisitaldi gidatu batean. 20:00etan, antzerkia egingo dute Bodeko plazan: Soltando amarres. Eta 21:30ean, kontzertuak kalean, San Marko kantoian, besteak beste, Mexikana Klandestina taldearekin. Eguna amaitzeko, 1960ko hamarkadako jaia, gaztetxean.

Bihar ere, ekitaldiz beteriko agendarekin esnatuko da eguna. Txintxilipurdi erregea haurrentzako antzerkia eskainiko du Panta Rhei taldeak, 12:30ean, Etxanobe parkean. Eta, 20:00etan, bertso saioa eskainiko dute, gaztetxean, Ruben Sanchezek, Asier Otamendik, Zigor Enbeitak, Izar Mendigurenek, Iñaki Viñasprek eta Irati Andak.

ZAHARRAZ HARRO! JAIA

Noiz. Igandera arte.

Non. Gasteizko alde zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.