Mendia
Alex Txikonek gaur iritsi nahi du G-Ieko tontorrera
NEGUKO ESPEDIZIOA. Tamara Stysek eta Alex Txikonek 7.200 metrora jarri zuten denda bart arratsean, eta gauerdian ziren gailurrerantz irtetekoak. Ongi bidean, gaur iritsi nahi dute Gasherbrum I mendiko tontorrera (8.080). Txikonen taldekide Gerfried Goschl, Nissar Husein eta Cedric Hahlen hirukoak atzo iritsi asmo zuen gailurrera. Euskal Herrian goizeko 11:00ak zirela gailurrerako 450 metroko desnibela falta zuten. Ordutik ez zen mendizaleen berririk izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu