Alferrikako superbotereak

'Zertarako hegoak' obrak bira berezia egin du BERRIAren urteurrenean; berriz da bueltan oholtza gainean

Metrokoadroka kolektiboak talde lanean sortutako antzezlana da Zertarako hegoak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Zertarako hegoak antzezlana bueltan da oholtza gainean. BERRIAren 10. urteurreneko ospakizunen harira egindako biraren ondotik, Euskal Herriko oholtza gainetara itzuli da Metrokoadroka kolektiboak talde lanean sortutako obra. Bira bukatu eta hiru hilabetera egingo du buelta, Oiartzunen (Gipuzkoa), hain zuzen. Ikuskizuna arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da herriko udal aretoan.

Zertarako hegoak antzezlana BERRIAk proposatutako proiektua da, eta harrera ona izan zuen Igorren, Beasainen, Amurrion, Hondarribian, Zallan, Izpuran, Beran, Mungian, Atarrabian, Donostian eta Errenterian.

Antzezlana egoera absurdo batekin abiatzen da: pertsona guztiek dituzte superbotereak, baina ezertarako balio ez duten superbotereak dira. Mirentxuk, adibidez, hegan egiteko balio ez duten hegoak ditu. Zer egin hego horiekin?

Oier Guillanek idatzitako obra honek nitasunaz, gutasunaz eta hegoen erabilera egokiaz egiten du gogoeta. Batzuetan ni izan arren, beste batzuetan gu izateko dugun beharraz mintzo da Zertarako hegoak.

Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, IƱigo Ortega eta Joseba Roldan antzezleak igoko dira oholtza gainera.

'ZERTARAKO HEGOAK'

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Oiartzunen (Gipuzkoa), udal aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.