'All the Beauty and the Bloodshed' garaile Venezian

Laura Poitras zinemagilea, atzo, Urrezko Lehoia eskuan duela. ETTORE FERRARI / EFE.
2022ko irailaren 11
00:00
Entzun
ZINEMA. Laura Poitras zinemagile estatubatuarraren All the Beauty and the Bloodshed dokumentalak irabazi du Urrezko Lehoia Veneziako 79. Zinemaldian. Filmak Nan Goldin artistaren bizitza kontatzen du, eta AEBetako opioideen krisiaren kontrako salaketa gogortzat jo du kritikak. Atzo iluntzean banatu zituzten jaialdiko sariak.

Alice Diopen Saint Omer filmak eskuratu du epaimahaiaren sari nagusia, baita opera prima onenaren saria ere, eta Jafar Panahi irandar espetxeratuak lortu du epaimahaiaren sari berezia, Khers nist (No Bears) lanarekin.

Zuzendaririk onenaren saria Luca Guadagninori eman diote (Bones and All); emakumezko aktorerik onenarena, Cate Blanchetti (Tár); eta gizonezko aktorerik onenarena, Colin Farrelli (The Banshees of Inisherin). Bestalde, Martin McDonaghek The Banshees of Inisherin filmerako idatzitako gidoia saritu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.