Pausoka ekoizpen etxeak Ama¡vótame! lehiaketaren eskubideak saldu dizkio Global Agency nazioarteko banatzaileari. «Mundu osoan arrakasta handiko formatua izatea espero dugu, eta lehen urtean 20 herrialdetan saltzea», adierazi du Izzet Pinto Global Agencyko zuzendariak. «Saioaren energiak eta emozioak ikuslea harrapatzen du».
Aste honetan, Mipcom ikus-entzunezko azoka egiten ari dira Cannesen. Eta Global Agencyk bere standean Pausokaren formatoa jarri du erakusgai, saltzeko asmotan. Global Agencyk azkeneko urteetan 60 herrialdetan saldu ditu saioak. Arrakastatsuenen artean Shopping Monsters, Perfect Bride eta Magnificient Century daude.
ETB2k ostiral gauean eman zuen Ama ¡vótame! lehiaketaren probako programa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %4,9ko ikusle kuota izan zuen.
Pausokaren lehiaketa edo talent-show hori Innova Basque Audiovisual egitasmoaren barruan sortu zuten. Egitasmo horretako probako beste hiru programa eman dituzte ETBn: 3Koma-ren ¿Tú o yo? lehiaketa, Bainet-en ¿A quién señalas con el dedo? lehiaketa eta Pausokaren Consejo de sabios coaching-saioa. Ekimenaren aurkezpen bat egingo dute gaur Cannesen, Eikenek eta Etxepare Institutuak antolatutako Basque Audiovisual markaren standean. Hamabi enpresa joan dira Cannesera, marka horrekin: Baleuko, Basque Stream, Dibulitoon Studio, Expressive, Idem 4, Lumiere Produkzioak, Mediabask, Mediatag Crossmedia, Near, Pausoka, Somuga eta T-Forma.
Komunikazioa
'Ama ¡vótame!' formatua Global Agencyren standean, Cannesen
Pausokak banatzaileari eskubideak saldu dizkio, eta lehen urtean 20 herrialdetan zabaltzea espero dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu