Amaitu dute '3.000 km x Nahia' erronka, Zegaman

Carlos Moran mendizaleak 3.000 kilometroko erronka egin du, Nahia Gomez gazteak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutarazteko eta aurrera egiteko indarra emateko.

3.000km x Naia erronkaren lehen zatiaren amaiera, Zegaman. GOIERRIKO HITZA
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 24a
18:55
Entzun

Igandean amaitu zuen Carlos Moran mendizaleak 3.000 km x Nahia erronka, Zegaman (Gipuzkoa). 45 egunetan 24 aldiz egin du Zegama-Aizkorri mendi maratoia —1.000 kilometro—, beste 1.000 kilometro bizikletan, eta beste 1.000 kilometro asfaltoan korrika; guztira, 3.000 kilometro. Igandean amaitu zuen, beste hamabi korrikalarirekin batera. Erronkaren helburua da Nahia Gomez 14 urteko zegamarrak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutzera ematea; gazteak glomerulonefritis fokal eta segmentario kortikoerresistentea dauka.


Carlos Moran 3.000 km x Nahia erronkaren lehenengo kilometroak egiten Nahia Gomezekin batera. Laida Goiburu

Egin duen itzuli bakoitzean Urbiako fondan dortsala utzi du mendizaleak, eta, atzo, guztiak jaitsi, eta Nahiari eman zizkion. Erronkaren amaieran, Karmele Ormazabalek, Nahiaren amak, esker ona azaldu zien plazara bildu eta erronka gertutik jarraitu zuten guztiei; izan ere, ekintza horrek aurrera jarraitzeko «sekulako txutea» eman dio Nahiari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.