Komunikazioa

Amaiur isilarazi nahi izatea egotzi dio EITBri EAko Juanjo Agirrezabalak

urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin dezala eskatu du Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak, bertan azal dezan nolako irizpideak erabili dituen telebista publikoan Amaiur aste honetako eztabaidetatik kanpo uzteko. EAko legebiltzarkideak salatu du koalizioa ez gonbidatzeko arrazoi bakarra «haren mezu politikoa isilarazi nahi izatea» izan dela. «Horren ardura EAJ, PSE eta PPri dagokie, haien ordezkariek komenentziazko itun bat sinatu baitute EITBko administrazio kontseiluan EITBk herri honetako errealitate politikoaren irudi murriztua eman dezan eta horri etekin alderdikoia ateratzen saiatzeko». Irizpide sektarioak erabiltzea egotzi dio EITBri.

Agirrezabalaren iritziz, Amaiur baztertzeko EITBren erabakia aniztasun politikoaren kontrakoa eta defendaezina da. «Onartezina da EITBk maiatzeko hauteskundeetan zinegotzi kopuruaren arabera garaile atera zen indarra eztabaidetatik kanpo uztea, eta are onartezinagoa kontuan hartzen badugu inkesten arabera igandeko hauteskundeetan Amaiur koalizioak EAJk, PSEk eta PPk bezainbeste aukera edo gehiago izango dituela».

ETB1 katean PSE, EAJ eta PPko ordezkariekin asteazkenean egin zen eztabaidak %0,9ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (7.000 ikus-entzule). Euskaldunen artean %1,2koa izan zen kuota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.