Adiko Artzainak Ameriketan. Hori du izenburua seigarren urtez ameriketan ibilitako mila artzain inguru bilduko dituen topaketak. Eugi eta Zubiri herriak izango dira artzainen omenaldiaren testigu.
Euskal Artzainak Ameriketan elkarte sortu berria aurkeztuko dute han, eta Ameriketako bizimodua nolakoa zen erakustea du helburu topaketak. Elkarte berriaren asmoa, topaketa horrez gain, urtean ere beste hainbat ekitaldi antolatzea da.
Jada 700 lagunek eman dute izena Zubiriko kiroldegian egingo den bazkarian parte hartzeko, eta Ameriketatik etorritako zenbait artzain ere espero dituzte antolakuntzatik. «Gehienak nafarrak izaten dira, baina Ameriketatik ere badatoz batzuk, gero eta gehiago. Oporrak egun horren arabera antolatzen dituenik ere badago», aipatu du Fernando Goñi topaketako antolatzaile eta pilotari ezagunak.
Egitarau mardula du jai egunak. Goizeko hamarretan, Eugin,ongietorri moduko bat eta meza izango dute. Ondoren, Erroibar eta Esteribarko artzainak omenduko dituzte. Musikak eta dantzak Eugitik Zubirira pasako du jaialdia.
Zubirin, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen aurkezpena egingo dute. Artzain ibili zirenen esperientzia zabaltzen elkartea lagungarri izango dela uste dute antolakuntzatik, eta urtean ekitaldi gehiago antolatuko dituzte.
Ameriketan ibilitako euskal artzainei omenaldia larunbatean
Eugin eta Zubirin mila artzain inguru bilduko dira; Erroibar eta Esteribarko artzainak omenduko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu