Anaia handiaren aitzindaria

Eguzki Bideoak 'We live in Public' dokumentala emango du gaur, Interneten erabileraz pentsatzeko

New York azpian egindako festako irudi bat. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
We live in Public dokumentala emango dute gaur Kalaska espazioan, Iruñean. Eguzki Bideoak taldeak antolatu du dokumental estatubatuarraren emanaldia, eta herritarren gaur egungo publikotasunaren inguruan gogoeta egitea du xede.

Ondi Timoterek zuzendatuko dokumentala da, eta, Interneten garapenean garrantzi berezia izan zuen pertsona baten ibiliak kontatzen ditu. Josh Harris izena du, eta, proiektu harrigarriak egin zituen arren, ez du ia inork ezagutzen.

Bere garairako aurreratuta ibili zela erakusten du lanak; izan ere, 1999an, YouTube, Facebook, edota Big Brother programak sortzeko zeudenean, antzeko proiektu bat prestatu zuen: New Yorkeko lur azpiko gela erraldoi batean, hamar eguneko festa bat prestatu zuen. 100 pertsona gonbidatu zituen bertan parte hartzera; guztia dohainik zen; diruz bai, behintzat. Txoko guztia kameraz josita zegoen, eta haiek grabatutakoa zuzenean Internet bidez ematen zuten. Festa, ordea, Polizia sartutakoan amaitu zen.

Horren ondoren, bere etxean 32 kamera jarri zituen, eta, bikotearekin batera, beren eguneroko bizia erakutsi zuen Internet bidez. Azkenean, neskak utzi egin zuen, eta zeukan dirutzarik gabe gelditu zen, guztia, kameren aurrean.

WE LIVE IN PUBLIC

Non. Iruñeko Kalaska espazioan.

Noiz. Gaur, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.