Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Bolak

2012ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Azken Maratiletan ezer aipatu ez badut ere, gure independentzia prozesuak aurrera darrai. Poliki baina gelditu gabe. Irmo eta sendo. Eta emaitzak lortzen ari gara, baiki.

Eta ez diot soilik militar zaunkarien mehatxuengatik, ez.

Urduri jartzen ari dira, gero eta urduriago, jakin baitakite ez dagoela herriaren nahia gelditzerik, baina ez dira leloak, eta karta guztiak jokatu arte ez dute amore emango, ez horixe.

Testuinguru horretan kokatu behar dugu Lizarrustihistango Petanka Federazioan aste honetan bertan jasotako deia.

Petanka Lizarrustihistango kirol nazionala baita —sakratua, ia-ia Mari Puriren gazta-tarta bezain—, eta gure taldea Europako indartsuenetakoa dela jakitun, Espainiako federazioa alamena ematen hasi zaigu. Independizatzen bagara, ezin jokatuko dugu estatuko liga eta, ondorioz, akabo Alcobendaseko Boliche Klubaren kontrako klasikoak. Gure artean jokatu beharko omen dugu. Dirutza eta prestigioa, biak ala biak, galduko omen ditugu.

Gezur hutsa, esan dezadan bidenabar, baina gezur eraginkorra helburua ezinegona sortzea bada.

Horrexegatik guztiz txalogarria deritzot gure federazioko presidenteak deiari gaztelera garbian emaniko erantzun sendoari.

«Independentziarekin edo independentziarik gabe, Alcobendasekoei ere komeni zaiek gure kontra jokatzea. Beraz, utzi tontakeriak, eta esan hire nagusiei ez etortzeko hona bolak ukitzera».

Petankaz ari garelarik, ezin esan metafora gaizki ekarria denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.