Larry King telebista aurkezle estatubatuarra hil da, 87 urte zituela. Los Angelesko Cedars Sinai Medical Center ospitalean zendu zen, atzo eguerdian. King Gabonetan erietxeratu zuten, koronabirusarekin. Halere, heriotza zerk eragin dion ez dute argitu oraingoz. Ora Media, Kingek sorturiko kateak eman du heriotzaren berri, aurkezlearen Twitter kontuan argitaratu duten ohar baten bidez. «Larryren talentu paregabe eta esatari senaren erakusgarri dira 63 urtean egindako elkarrizketa mordoa, jasotako sariak eta mundu mailako aitortza».
Telebista eta irrati aurkezle gisa bide luzea egina zuen Kingek, eta elkarrizketetan galderak egiteko zuen moduak egin zuen ezagun: labur eta zuzen aritzen zen King elkarrizketatuekin. 1985etik 2010era bitarte CNN katean aurkeztu zuen Larry King Night gaueko irrati saioak egin zuen bereziki ezagun.
HILBERRIA. Larry King
Elkarrizketa estilo zorrotz baten ikur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu