Komunikazioa

Andoni Agirregomezkorta 'Vaya Semanita'-tik at

Andoni Agirregomezkorta. ETB.
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Zazpi urte eman ditu Andoni Agirregomezkorta aktoreak Vaya Semanita umore saioa aurkezten, baina ETBko zuzendaritzak esan berri dio ez duela jarraituko. «Hobe da zergatiaz erabakia hartu dutenei galdetzea, neure bertsioa eman banezakeen ere», idatzi du aktoreak Facebooken duen orrian. Azken boladan izaniko emaitza txarrak direla-eta, saioan aldaketa handiak egingo zituztela eta «azken aukera» emango ziotela iragarri zuen ETB2k uztailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.