Sarri galdetzen didate ea zer egiten dugun gure nagusientzako tailerretan, ea zelako ikastaroak jorratzen ditugun nagusiekin .
Nagusiekin egiten dugun lana oso aberatsa izan arren, askoz ere gutxiagotan egiten da. Zaila izaten da denak batzea, gizonak prest egotea. Gehienetan, andreekin lan egitea askoz errazagoa da. Normalean, emakumeak dira batzen direnak edozelako elkarte batean alor askotarikoak jorratzeko, tartean sexualitatea. Zaila da gizonak horrelako saltsatan sartzea. Hemendik animatzen zaituztet!
Ikastaroetan erotismoa, bikote sistema, sexualitatea, sexuen identitateak... jorratzen dira. Horien inguruan izaten ditugunbizipenak, desioak, beldurrak, baliabideak, lotsak, aberastasunak, komunikazio arazoak, tresnak, gatazkak eta beste izaten dira aztergai. Ikastaroetan, hain zuzen, profesionalaren zeregina taldea dinamizatzea da, eta kideen partaidetza bultzatzea. Gu ez gara hitz jakintsuak dauzkagun bakarrak!
Modu anitzetanegiten dugu lan: talde eta bikote dinamika askoren bidez, banakako lanak, idatziz, pentsatuz, jolastuz, gorputza baliabidea zein helburua izanez, bideoak ikusiz, antzeztuz eta dantzatuz. Dena izan liteke baliabidea taldekideen artean giroa sortzeko, konfiantza izateko, lasai egoteko eta barrenak askatzeko. Baina, beti, egiten dugun guztia taldea kontuan hartuta egingo da.
Horrelako saioak egin ostean, ateratako ondorioak ekartzen dizkizuet:
1. Denok behar izaten dugu espazio bat eta tarte bat gure sexualitateari buruz berba egiteko. Behin horrelako tartea sortuta, denok prest gaude ikasi eta barrenak lantzeko.
2. Taldekideen esperientziak entzutea oso lagungarria da. Alde batetik, erruki sentimendua baretzeko. Beste alde batetik, lagunen istorioetan norberaren burua islatuta ikusteak alor batzuen gaineko bakartze sentimendua baretzen du.
3. Taldekideekin norberarenzalantzak partekatzeak barrenak husteko balio du eta eraginaskatzailea du.
4. Taldekideek arazoen aurrean dauzkaten jarrerek edota irtenbideek beste guztiei pistak eta indarra ematen dizkiete euren arazoei soluzioak bilatzeko.
5. Andreon eta gizonen arteko komunikazioa hobetzen da. Errazago ulertzen dugu elkar, entzumen aktiboa lantzen delako eta norberaren eta lagunaren nondik norakoak hobeto azaltzen eta barneratzen direlako.
6. Gorputzaren inportantziaz denak jabetzen dira eta denen artean kanonetatik at bideak elkarrekin bilatzen hasten dira.Taldekideen begirada oso garrantzitsua da gure gorputza onartzeko.
7. Denak oso kontziente dira berdin dela gizona edo andrea izatea, oraindik oso zaila egiten zaigulako norberaren gabeziez eta lotsaz berba egitea.
8. Gehienetan andreok horrelako taldeetan egoteko joera izaten badugu ere, oso gutxitan elkartzen gara gizonekin. Horrelako esperientziak oso lagungarriak dira denontzat, batez ere aurreiritziak baztertzeko.
9. Talde lanak kide guztien artean zubi lanak errazten ditu, kanporako tresnak eraikitzeko moduak bideratzen ditu eta lagunarekiko bestelako kontzientzia bat garatzen du.
10. Gure gizartean modu anitzetako lantaldeak eta elkarguneakezinbestekoak dira, auzoan, familian eta etxean dauzkagun harremanak sendotzeko. Gure krisiak beste modu batean begiratzen eta harremanak ahal diren neurrian berreraikitzen laguntzen du.
Osasuna. Sexologia
Andreak eta gizonak nahastuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu