Bilboko Inauteriek badituzte bi pertsonaia nagusiak. Ane Lindane aktorea Farolin izango da; Bilbon bertan jaio ez arren bilbotartasun horretaz harro azaldu ohi den pertsona izan ohi da Farolin, eta izaera hori aktorearekin bat datorrela ebatzi dute. Zaranbolas pertsonaiak, bestalde, ongi bizi den pertsona ordezkatzen du, bizia ezer gutxik aldarazten diona. Eta, rol horretarako, Joselu Angulo txistularia aukeratu dute.
Inauterietan epaituko dituzte Bilboko Plaza Berrian, eta hantxe erabakiko da hiltzera kondenatuko dituzten. Batzorde mistokoek azaldu dutenez, bi pertsonaia horien rolak jokatuko dituzten aktore-txistulariek «haize freskoa» ekarriko diete inauteriei.