«Antolakuntza aldetik urrats handia egin dugu»
Asteburuan Altitoy-Ternua lasterketan bizitakoek gogobete egin zituzten parte-hartzaileak, eta baita antolatzaileak ere. «Antolakuntza aldetik urrats handia egin dugu aurrera; gauzak hobeto antolatu ditugu, ordutegiak egokitu eta bete ditugu», dio probaren zuzendari Andoni Areizagak. Guztia txukun atera zedin ezinbestekoa izan zen, besteak beste, boluntarioen lana; 120 lagunetik gora aritu ziren lanean. Antolaketa eredugarria, ezbairik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu