Alfonso Gonzalo Martinez de Bizkargi kapera maisu eta teorikoak kantu lauari eskainitako bere bigarren musika tratatua argitaratu zuen 1538. urtean. Izenburua: Intonationeak, berriz zuzenduak, gaur eliza erromatarrean abesten duten modernoen oihuturen arabera. Liburu horretatik hartu zuen izena Intonationes seikoteak. Gaur entzun ahalko da Martinez de Bizkargiren musika Gasteizen, Bernaola Jaialdiaren barruan.
Europako XVIII. mendearen aurreko errepertorioa ezagutarazi nahi ditu taldeak, besteak beste, artxibategietan galduta dauden egileen lanak. Errepertorioaren arabera osatzen dute taldea, eta gaurko emanaldian ariko direnak hauek dira: Elena Carzaniga sopranoa, David Sagastume kontratenorra, Lluis Vilamajo tenorra, Daniele Carnovich baxua, Daniel Oiarzabal organista eta Pablo Martin Caminero kontrabaxu jotzailea.
Carzanigak Delphi Menicuccirekin ikasi zuen, eta Italiako Coro & Consort Costanzo Portaeta beste talde askorekin aritu da. Sagastumek Capella Reial de Catalunyako taldearekin aritzen da sarri. Besteak beste, Les Sacqueboutiers de Toulouserekin jardun du. Villamajo Herperion XXI taldeko kidea da eta hainbat diskoetxeren grabazioetan hartu du parte. Carnovich barrokoko errepertorioan aditu egin zen Italian, jaioterrian.
INTONATIONES
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Gasteizko San Bizente parrokian.
Antzinako modernoen kantak
Intonationes ahots taldeak XVI. mendeko musika egingo du Gasteizen, Bernaola Jaialdiaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu