Hitz egin dezagun iPhoneari buruz. Halaxe zioen Apple etxeak duela egun batzuk zabaldu zuen mezuak. Berehala hedatu zen iPhone eredu berria ate-joka zegoen zurrumurrua, eta zurrumurru hori atzo baieztatu zuten, iPhone 4S berria aurkeztuta.
Aurrekoekin alderatuz, pantailak tamaina handiagoa du, tresna arinagoa eta finagoa izango da, 8 megapixeleko kamera darama eta iPad2ak duen nukleo bikoitzeko prozesatzailea. Telefonoa izaki, etenik gabe zortzi orduz hitz egiteko aukera eskaintzen du, eta Interneterako konexioan ere hobekuntza nabarmenak izango ditu. Berrikuntzetan bestea izango da ahotsa ulertu, galderak erantzun eta mezuak idatzi beharrean zuzenean diktatzeko aukera. Ingelesa, frantsesa eta alemana izango dira aurreneko hizkuntzak.
Urriaren 14an jarriko dute salgai AEBetan eta beste hainbat herrialdetan, Frantzian tarteko. Espainian, berriz, urriaren 28an. Prezioak ere eman zituzten: 199, 299 eta 399 dolar, gailuak 16, 32 edo 64 GB eduki.
Apple etxeak Cupertinon (Kalifornia, AEB) duen egoitzan aurkeztu zuen iPhone4S berria, baina Londresko Covent Gardenenduten dendan ere ekitaldi berezia egin zuten. Ikusmina handia izan zen bietan. Steve Jobsek Apple etxeko kontseilari ordezkari kargua abuztuan utzi zuenetik, atzokoa izan zen buru berrien jende aurreko lehenengo agerraldia, Jobsen ordezko Tim Cookena, besteak beste.
Aplikazio berriekin dator Apple etxearen iPhone 4S gailu berria
Pantaila handiagoa du, eta ahotsa ezagutu eta galderak erantzun ditzake; hilaren 14an jarriko dute salgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu