Asteburuko proposamenak

Arabiar kulturan murgiltzeko festa eguna

Berriozar Jaialdi arabiarra antolatu du Berriozarko Udalak larunbatean Labarga elkartean

Sabel dantzen erakustaldia egingo dute arratsaldean. RAUL BOGAJO / ARP.
Inigo Astiz
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Zabala da arabiar kultura. Zabala eta aberatsa. Egun batean bildu ahal izateko zabal eta aberatsegia ezbairik gabe, baina haren lagin bat erakusteko asmoa azaldu du Berriozarko Udalak (Nafarroa), eta egun osoko festa egingo diote, horregatik. Jaialdi arabiarra deitu dute larunbatean ospatuko dutena, eta Labarga elkartean izango da. Egun beteko murgilketa saioa.

Eguerdi aldean hasiko da jaialdia, eta arratsaldera arte iraungo du. Hamaika ekitaldi izango dituzte bitarte horretan.

11:30ean, erakusketa izango da elkartean. Zeramikak izango dira ikusgai, baita arabiar espezia eta jantzi tradizionalak ere. 12:30etik 13:30era gorputza mugitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, sabel dantza lantegia izango delako Miren Ripa irakaslearen eskutik. 13:30ean haurrentzako bazkaria izango da, eta, 14:30ean hasita, helduena. Hainbat arabiar jaki izango dituzte bazkarira joaten direnek dastatzeko.

16:30ean izango da eguneko ekitaldi nagusia, halere. Orduan hasiko da sabel dantza erakustaldia eta jaialdia.

JAIALDI ARABIARRA

Non. Berriozarren (Nafarroa).

Noiz. Larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.