Arau urratzeak detektatzeko autoa, prest
DONOSTIA. Trafiko arauak urratzen dituztenak detektatzeko autoa erosi du berriki Donostiako Udalak. Matrikulak bistaratzen dituen bideo bidezko sistema du oinarrian, eta hiriko kaleetan gertatzen diren urratzeak gertatu ahala detekta ditzake. Bigarren ilaran aparkatzea, autobusei bideratutako bidetik gidatzea eta zama garraioari bideratutako lekuetan aparkatzea zainduko ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu