Arbailetako maitalearen gerizaleku

2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Aipatu dugun Üdoiako txabola zaharrak aspalditik ez du artzainik aterbetzen. Haatik, badu urte asko egoiliar fidel bati harrera egiten diola, eta hark du, izerdi kosta, zutik mantendu. Bertaratzen da, sarritan, Claude Dendaletxe, Pirinioetako landaredi eta aberedi gaietako jakitun handia. Euskal mendiak eta zibilizazioa oraindik ere saihestezineko erreferentzia da, hark aspaldi idatzi eta aspaldi dendetan ezin aurkitu daitekeen liburua. Beste asko eta asko ere idatziak ditu Dendaletxek. Üdoian egonaldiak egiten dituelarik, bazter hauetan bizi den belaxarga kabazulo txoriaren gorabeherak aztertzen ditu. Ororen buru, Üdoia bizirik baldin bada oraindik ere, Arbailetako bazterren, jendeen eta ehizakien maitale amorratu horri zor dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.