Arbizun, Oinez basoan, putzu bat sortu dute

2012ko irailaren 16a
00:00
Entzun
ARBIZU. Hegaztien behatoki bat egiteko helburuarekin, putzu bat sortu dute Arbizun, Oinez basoan (Nafarroa). Gaur inauguratuko dute. 11:30ean, Arbizuko plazan elkartu, eta oinez joango dira basoraino; han, 12:30ean, ekitaldi sinbolikoa egingo dute, putzura ura botaz. Ondoren, ekitaldi instituzionala izango da. Lur Larrazaren eta Pello Reparaz Vendetta taldeko kidearen emanaldiarekin eta Arbizuko Udalak eskainitako aatea-rekin bukatuko dute ekitaldia. 2009an sortu zuten Arbizuko Oinez basoa, eta orain 5.200 zuhaitz ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.