Larunbatean izan zen ezbeharra. Ganaduzaleek kontatu dutenez, hotza zetorrela-eta, ardiak Gorbeiatik behealdeko zelaietara eramaten ari ziren. Igandean itzuli ziren, baina ardi asko falta zirela konturatu ziren. Antza denez, hiru txakur haien atzetik hasi, eta ardiek korrika egin zuten ihes mendian gora. Elurra hasi, eta azkenean harrapatuta geratu ziren azpian.
Jabeak haiek ateratzen aritu dira geroztik; gutxienez hogeiren bat ardi hilda aurkitu dituzte, eta beste hainbat zaurituta atera dituzte elurpetik.