Ardiak, lana eta festa

Nafarroako artzainak omenduko dituzte Uharte Arakilen igandean ospatuko den 45. Artzain Egunean

Igandean ospatuko dute Uharte Arakilgo Artzain Eguna. Irudian, artzain bat artaldearekin. LANDER FDZ. ARROIABE / ARP.
K Saioa Alkaiza(h)
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Ardiak, txakurra, artzaina eta herria. Uharte Arakilgo (Nafarroa) Artzain Egunaren kartelean azaltzen diren elementuak dira. Orain dela 45 urte egin zuten lehenengoz, eta geroztik ez dute afixa aldatu. Izan ere, ongi laburbiltzen du egunaren nolakotasuna. Animaliak, tradizioa, ofizioa, eta inguruarekiko lotura. Igandean ospatuko dute Artzain Egunaren 45. aldia, Uharte Arakilen (Nafarroa).

«Artzainak omendu nahi ditugu, eta haiek egindako produktuak ezagutarazi», azaldu du Jose Mari Uztarroz egunaren antolatzaileak. 1968an egin zuten lehenengo aldiz, eta urterik urte gero eta egitarau osatuagoa aurkeztu dute. Hasieran ardi txakurren lehiaketa baino ez zegoen, eta 1982an ardi latxaren gazta lehiaketarekin hasi ziren. Ordudanik,mota askotako ekitaldiak sartu dituzte egitarauan. Finean, lehiaketak bai, baina festa ere bada. «Gurea defendatzeko eguna da; ardi latxa defendatzekoa, baina ongi pasatzeko eguna ere bada», dio Uztarrozek.

Artzainak protagonista

Lehiaketekin hasiko dute eguna. Esne ekoizpenarena eta gaztarena egingo dituzte, besteak beste. Eguerdian, herri bazkariaren tartea izango da. Bazkalostean eguneko ekitaldi nagusiaren ordua helduko da: Nafarroako arrazetako artzain txakurren lehiaketa ofiziala egingo dute. Lehiaketez gain, gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Eskulanak egingo dituzte artisauek, eta joaldunek herriko kaleak joare doinuz beteko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.