Historia asko dago Arditurriko meategietako hormetan. Oiartzungo ondare historiko handienak bizilagun askoren arbasoei lana eskaini zien iraganean. Bere errailek mendeetan zehar ustiatutako burdinaren arrastoak dituztela diote oraindik. Herriaren historia paraleloa duen meategia omendu nahi izan dute herritarrek, eta horretarako I. Arditurri Eguna ospatuko dute gaur, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta,
Goizean, meategiak dohainik bisitatzeko, Arditurriko ateak zabalduko dituzte antolatzaileek, eta geologia, musika eta eskulan ikastaroak antolatuko dituzte. Luberri Ikasgune Geologikoa eta Herri Musikaren Txokoa ere bisitatzeko aukera izango da.
Bi ibilaldi antolatu dituzte geologiaren munduan murgiltzeko. Lehena,11:30eanizango da, Jose Angel Torres Aranzadi erakundeko geologoaren eskutik, eta mineralen bila abiatzeko aukera eskainiko dio bisitariari. Bigarrena, Txomin Ugalderen eskutik, eguerdiko 12:30ean hasiko da, eta erromatarren meatze ingeniaritza ezagutzeko aukera luzatuko du. Ibilaldi horietaz gain, beste zenbait ekitaldi prestatu dituzte, hala nola harrizulatzaileen erakustaldia edota bertso saioa.
Ekimen honen bidez Arditurriko aberastasuna lau haizeetara zabaldu nahi izan dute antolatzaileek, eta Oiartzungo zein kanpoko herritarren parte hartzea eskatu dute, Aiako Harriko luxuzko ondarea ezagutzeko.
Gerizpean. Uda-pasa
Arditurri, luxuzko ondare
Arditurriko meategien inguruko egitarau zabala prestatu du Oiartzungo Udalak I.Arditurri Egunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu