Arimaren gainbehera morala azaleratzen

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Lehenengo eszenaren gordintasunak eta izenburuaren zirrarak -eskerrak behingoan itzultzaileek hasierako izenburua errespetatu duten- hasieratik harrapatuko ditu ikus-entzuleak Before the Devil Knows You're Dead film honetan. Holliwoodek eskaintzen duen produktu arrunt andanaren artean pozgarria izaten da honelako film bikain bat topatzea.

Sidney Lumet (Tarde de perros) zuzendariaren artelanak gizakiaren arimaren izkin guztiak arakatzen ditu, gaizkile arrunt batzuen gainbehera morala azaleratuz.

Andy (Philip Seymour Hoffman) eta Hank (Ethan Hawke) dirua azkar lortzeko premian daude, eta gurasoen bitxi dendan lapurtzen dute. Lapurketa bortxarik gabe gauzatzea da asmoa, baina gauzak ez dira aurreikusi bezala aterako.

Istoria, flashback bidez kontatzen da, pertsonaia bakoitzaren ikuspuntutik. Zuzendariaren erabaki horrek bizitasuna gutxitzen dio filmari, bereziki filmaren erdialdean. Erritmoa asko jaisten du horrek, eta nahiko trinkoa suertatzen da kontakizuna. Lumetek eginiko oker bakarrenetarikoa da agian.

Ikuslea estutzea lortzen du Lumetek, eta zinema onaren parametroak ezartzen ditu, bide batez.Maitane Mitxelena





############



Antes que el diablo sepa que has muerto

ETB2, 22:40. Zuz: Sidney Lumet. Akt.: Philip Seymour Hoffman, Ethan Hawke, Albert Finney, Marisa Tomei. AEB. 117 min. 2007.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.