Gerizpean. Irudia. Donostia
ARRANTZALEEN OMENEZKO EGUNA
Karmengo Andra Maria eguna izan zen atzo eta Euskal Herrian hainbat lekutan ospakizunak egin zituzten horren harira. Donostiako kaian, esaterako, egitarau oparo eta zabala prestatu dute egun hauetarako. Arrantzaleen omenezko meza egin zen, atzo, San Pedro elizan. Ama Birjinari loreak eskaini zizkioten erretiratutako arrantzaleek. Ondoren, elizaren kanpoaldean dantzariak zituzten zain txistularien laguntzarekin. Festak jarraipena izango du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu