Sanferminak

Arriskutsua baina garbia izan da bosgarrena

Gurutze Gorriaren lehen datuen arabera, bost izan dira erietxera eramandako korrikalariak; kolpeen ondorioz guztiak. Bestalde, larri dago atzoko entzierroan adarkadaz zauritutako pertsonetako bat. Bideoa: bosgarren entzierroa. [youtube]https://youtu.be/an25CJRnShs[/youtube]

2016ko uztailaren 11
10:47
Entzun

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan ez dute adarkaturik utzi Jandilla ganadutegiko zezenek; bai, ordea, une arriskutsuak. Gurutze Gorriaren lehen datuen arabera, bost pertsona eraman behar izan dituzte erietxera kolpeen ondorioz.

Azkar irten da zezen taldea Santo Domingoko aldapan gora. Lehen segundoetan joaldunak joan dira aurrean, baina laster utzi dituzte atzean zezenek.

Bazirudien orain arteko entzierro azkarrena izango zela gaurkoa, baina taldea plazara iristear zela erori egin dira bi zezen. Artean, bi minutu pasatxo zirela sartu dira gainontzekoak plazara. Haien atzetik sartu dira hainbat korrikalari ere, baina haietako batzuk erori egin dira plazarako sarreran, eta orduan heldu dira une arriskutsuenak, izan ere, atzean geratutako zezenetako bat sartu da eta eroritako korrikalarien gainera jausi da. Ez da, ordea, ezer larririk gertatu, eta zezena, kostata bada ere, altxatu eta kortara sartu da.

Zuzenean sartu da kortara azken zezena ere, unaien ia laguntzarik ere gabe.

Orotara hiru minutu eta lau segudo iraun ditu sanferminetako azken entzierroak.

Jendetza protagonista laugarrenean

Asteburuetan ohi denez jendetza izan zen protagonista atzoko entzierroan. Ondorioz, normalean baino arriskutsuagoa eta eroriko askokoa izan zen lasterketa. Gurutze Gorriaren datuen arabera, hiru pertsona eraman zituzten erietxera kolpeengatik, eta beste bi plazan bertan artatu zituzten adarkadengatik. Haietako batek lepoan du zauria eta larri dago. Bi minutu eta 30 segundoan egin zuten ibilbidea Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenek.

[youtube]https://youtu.be/4k2bGg1YhFg[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.