Sanferminak

Arriskuz betea izan da bigarrena

Gurutze Gorriaren datuen arabera, gutxienez sei pertsona adarkatu dituzte. Ia sei minutu iraun du entzierroak. [youtube]https://youtu.be/lbgXIoxj4DY[/youtube]

2016ko uztailaren 8a
11:23
Entzun

Cebada Gago ganadutegiko zezenak arriskutsuak izateagatik dira ezagun, eta euren ospeari omen egin diote gaur ere. Atzokoa ez bezala, sanfermin hauetako bigarren entzierroa azken urteetako luzeenetako bat izan da, eta baita arriskutsua ere.

Goizeko zortziak puntuan irten dira zezenak, eta atera bezain laster banatu da taldea. Aurretik jarri da zezenetako bat, eta handik metro batzuetara jarrraitu diote besteek. Ordea, bigarren talde hori ere banatu egin da laster, eta arrisku une ugari eragin dituzte. Momentu larrienak, hala ere, Estafetako azken metroetan izan dituzte korrikalariek, atzetik zihoazen zezenetako bik buelta eman dutenean, plazara sartu beharrean. Tarte horretan izan dira zauritu gehienak ere; gutxienez sei adarkadaz, Gurutze Gorriaren arabera. Adarkatuetako batek bularrean du zauria, eta besteak, buruan. Seiak ospitalera eraman dituzte; baina, horiez gain, beste zortzi lagun ere eraman behar izan dituzte erietxera kolpeengatik, haietako bat konorterik gabe.

Unaiek denbora luzea behar izan dute azken zezen hori plazara sartzeko, eta joaldunen laguntzarekin lortu dute azkenean. Orotara, bost minutu eta 46 segundo iraun du aurtengo sanferminetako bigarren entzierroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.